XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOHN: (Bostekoa eman dio HUSTONi) Hori duk eta!

LEO: Goazen zaldiaren bila! Goazen!

HUSTON: Bai, nire autoa hartuko dugu.

JOHN: Itxaron, itxaron. Lehenago errebantxa eman behar dio Huston jaunari.

HUSTON: Horrela hitz egiten dute erregeek.

Hau da Nevadako erregea! (JOHNi besotik helduz) Ez, ezta pentsatu ere.

(Hegal-zabaleko kapela ondo jantzi dio JOHNi) Hartu nire dadoak, zuretzat.

JOHN: (Dadoak hartuz) Eskerrik asko, Mr. Huston.

HUSTON: Zurea da zaldia.

Neure eskuz emango dizut uhaletik.

LEO: (HUSTONi) Autoaren bila joango gara, Mr. Huston?

HUSTON: (Argi fokutik irteten, kordokatuz) Etorri nirekin. Party bat antolatu dute goiko pisuan.

JOHN: Bai, horixe!

LEO: John, goazen zaldiaren bila eta kitto.

JOHN: Zaldia ez da inora joango, ezta, Mr. Huston?

HUSTON: Zuk eramaten ez baduzu, ez.

LEO: (JOHNi) Oso berandu da.

Gogoratu aitarekin.

Goizean erreserbara joan behar dugu.

JOHN: Itxaron dezala! Hogei urtez itxaroten egonda, ez dio ardura egun batengatik.

HUSTON: Bazatozte? (LEOri) Kaliforniako potolo hori zure bila ibili da gau osoan.

JOHN: Hementxe gaituzu!

HUSTON: Gau osoa dugu aurretik, mi amigo (JOHN eta LEOri besoetatik helduz)

(Hirurak irten dira argi fokutik, albo-alboka, txaloka eta kantuka)